Langara futbol jokalari handiaren erakusketa ederra zabaldu dute Bastero Kulturgunean

Jon Ander Ubeda 2025ko ots. 15a, 13:25

Itzal handiko jokalaria izan zen Langara andoaindarra, gaurdaino, golegile onenaren nazioarteko marka ugari bereak baitira. Erakusketa Udal Artxiboaren lanketa izan da, gehienbat Langara-Guerrero familiaren ondarea baliatu duena. Andoaingo erakusketa amaitzean, ondare hori guztia Real Oviedo fundazioaren esku utziko dute.

Itxaso Mendiluzeren zuzendaritzapean, futbolari ezagunaren ibilbidea ezagutzeko parada bikaina da bisitariak Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan topatuko duena. Aurkezpenean Andoni Alvarez alkateak, Udal Artxiboko Marta Trutxuelok eta Junkal Guerrero Langararen senitartekoak hitz egin dute. Eta haiekin batera izan dira "Langara golen jauna" liburuxka idatzi zuten Miguel Sanz eta James Harriman, Oviedotik espreski Andoainera etorri direnak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!