Gaur egun, 180 parte-hartzaile eta 80 begirale baino gehiago ditu Izartxo taldeak. Orotara, hiru adin-tartetan banatzen dute beren jarduna: batetik, 4 eta 7 urte bitarteko umeak; bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrak; eta, azkenik, 13 eta 15 urte bitarteko nerabeak. Hala, multzo bakoitzari egokitutako ekintzak antolatu dituzte, urte hauetan guztietan, haurrei zein beren familiei bideratuta.
Horrez gain, ikasleek aisialdi-taldean egiten duten bideari jarraipena emateko asmoz, begirale izateko aukera eskaintzen zaie hamasei urtetik aurrerakoei, boluntario-lanetan hasi aurretik, formakuntza jasotzeko aukerarekin. Bertako arduraduna da Yanire Mosquero, eta esker hitzak izan ditu proiektutik gertu egon diren adnoaindar guztientzat: "Jende asko eta asko igaro da taldetik, eta, hortaz, zaila da gure proiektuan beren aletxoa jarri duten pertsonak zenbatzea".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!