Harvard platera, elikadura ardatz duen hitzaldia

Aiurri 2025ko ots. 18a, 08:19

Maddi Etxeberria

Maddi Etxeberria nutrizionistak eskainiko du hitzaldia, AEK-k antolatuta. Ostiral honetan izango da, Urigainen, 17:30ean hasita.

Plater bat hiru atal nagusitan bisualki zatitzea, horretan datza Harvard platera. Eta, nola ez, elikadura osasungarria sustatzea da helburua. 2011n Harvardeko Unibertsitateko Osasun Publikoko Eskolan sortu zen, gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentzia handiak eraginda. "Plateraren metodoa", "plateraren dieta" edo "plater osasungarria" ere esaten zaio metodo honi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!