Martxoak8 2025

Zabalik dago emakumeen afarian izena emateko epea

Aiurri 2025ko ots. 18a, 18:47

Afaria, aurten, Allurralde Kiroldegiaren eta Ubitarte zelaiaren artean dagoen karpan izango da. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du. Udalaren kontu platerak, edalontziak, mahai-tresnak, ahozapiak, ura eta kafea. Afarian izena emateko epea zabalik da, otsailaren 28ra bitarte.

Behin izena emanda, pultsera morea eskuratu behar da Berdintasun Sailak dituen bulegoetan. Afalostean, kulturartekotasuna sustatzeko musika emanaldia izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!