Bertako zuhaitzen landaketa herrikoia, bigarren urtez jarraian, Andoaingo herri lurretan

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak zuhaitz landaketa herrikoia antolatu du otsailaren 22an.  Landaketa Leitzarango bailara dagoen Muntto tontorraren magalean egingo dugu, Andoaingo Mendiak izeneko herri lurretan, iazko lur sailaren ondoan. 

Landaketak bi helburu nagusi ditu:

  • Basoen garrantziaz kontzientzia hartzea, egoera onena  egoteak gizarteari ematen dizkion onura ugariaz jabetu gaitezen.
  • Orain  arte herri lurrak kudeatzeko era aldaketak aldarrikatzea.

Bide horretan, landaketa hektarea bat pasatxoko lurzoru batean egingo dugu, aurreko urteko lursailaren parean. Aurretik pinudia zegoen eta guk espezie anitzak landatuko ditugu, haritza eta pagoez gain elorria, haltza, gaztaina eta abarrekin batera, etorkizunean baso atlantiarra osatzen lagunduko duten espezieak, Leitzaran bailaran iraganean ugari zen baso mota.

Otsailaren 22an larunbatez egingo dugu landaketa horretarako Otitan (tunelaren ondoan) goizeko 9:00 geratu gara. Ordubete eskaseko ibilbidea dago eta mendiko arropa eta botak eramatea gomendatzen dugu. Guk jan edanak eramango ditugu baita tresnak ere. Hala ere, norbaitek aitzurra edo/eta palaren bat badu ekartzea gomendatzen dugu. Bukatzeko adierazi, 688662532an izena eman dezakezuen whatsapp talde bat dugula edozein galdera egiteko edo azken berrien unean-unekoak jasotzeko.

Bizitzeko Andoain eraikitzen!  Bizitzeko Lurra eraikitzen!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!