Ezusterik ezean, ostiral honetako Tokiko Gobernu Batzarrean Anbrosia Olabide eraikinean dagoen taberna-kafetegia kudeatzeko lehiaketa publikoari hasiera emango diote.
Interesdunek mbermejo@andoain.eus helbide elektronikoan jasoko dituzte argibideak. Baldintza tekniko eta administratiboen pleguari buruzko informazioa kontsulta dezakete, bestalde, Andoain.eus udalaren webgunean, Kontratatzailearen Profila atalean. Udalak, ohar bidez adierazi duenez, "espazio aktiboa da, erabiltzaileek eguneko menua, platerak, eta pintxoak eskatzen dituztenak...".
Hamabostean behin dantzaldia egiten da Anbrosia Olabide eraikineko sarreran, 18:00etatik 20:00etara. Asteazkenero, bestalde, hamaiketakoa eskaintzen diete Ibili Andoain dinamikan parte hartu dutenei. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.