Neguko txapelketetan murgilduta ibili dira Buruntzaldea IKT taldeko igerilariak

Aiurri 2025ko ots. 19a, 21:20

Buruntzaldea IKT taldeko kideak lehiaketaz lehiaketa ibili dira Euskal Herrian barrena: Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Bergaran; Igeriketako III. Abiadura Saria, Zarautzen; eta Neguko Euskal Herriko Junior eta absolutu mailako txapelketa, Iruñean

50 metroko igerilekuan lehiatzea erronka handia izan da Buruntzaldea IKT taldeko kideentzat, "ikasketa handia" finean..

Gipuzkoako neguko txapelketa

Otsaileko lehen asteburuan Bergarako Agorrosin kiroldegian Gipuzkoako Neguko Txapelketa ospatu zen. Bertan parte hartu zuten hiru andoaindarrek: Ane Meyer, Oihan Matute eta Ander Martinez. Matute lau estiloetako 100 eta 400 metroko probatan hirugarren sailkatu zen.

Hurrengo asteburuan, Igeriketako III. Abiadura Saria jokatu zen Zarautzen. Laida Guerrero, Ander Martinez eta Ane Meyerrek parte hartu zuten. Azkena, 100 metro librean proban, hirugarren sailkatu zen.

Asteburu berean, Euskal Herriko Junior eta absolutu mailako txapelketa ospatu zen Iruñean. Oihan Matutek otsailaren 8an bere marka onenak hobetu zituen 200 metro bular proban (2:48,15) eta lau estiloetako 200 metrokoan (2:28,50). Biharamunean, mutilen 4 estiloetako 200 metroko proban hirugarren postua lortu zuen.

Matutek,  2009 urtean jaiotekoen artean, 3. postua lortu zuen.

Merezitako atsedena hartuta, Gipuzkoako Kopara begira daude Beterri-Buruntzako igerilariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!