Euskal Ligako hamabosgarren jardunaldian Andoaingo taldeak garrantzi handiko garaipena eskuratu zuen, sailkapenaren lehen postuetan jarraitzeko. Aurreko bi jardunaldietan galdu ostean, hirugarren saiakeran iritsi ziren bi puntuak. Eta asteburu honetan puntuak pilatzen jarraitzeko aukera berria izango dute, etxean ariko baita sailkapenaren atzealdean geratu den Egiaren aurka. Hirugarren postua lortu asmoz, borroka estua dago hiru talderen artean.
ESKUBALOIA EUSKADIKO LIGA, 15. jardunaldia:
SAN ADRIAN-LEIZARAN LANBROA 22-25
Sailkapena:
1 URDANETA 28 p.
2 EREINTZA 26 p.
3 MALAPE ELGOIBAR 20 p.
4 URDAIBAI BILBOATS 20 p.
4 LEIZARAN LANBROA 18 p.
16. jardunaldia. Otsailak 22, larunbata:
LEIZARAN LANBROA-EGIA 18:00
*Jardunaldi honetan ere Malape eta Urdaibai elkarren aurka ariko dira.