Andoaingo lehen taldeak sailkapeneko azken postuan dagoen Billabona taldearen bisitaldia jaso zuen, aurreko asteburuan. Emaitza argia lortu zuen (3-0), azken bi asteetako gorabeherak bideratzeko lagungarri izan zaiona. Izan ere, berdinketa eta porrota erdietsi zituzten aurreko bi asteburuetan. Maila hauetan, aurrealdean jarraitu nahi bada, irabaztea ia-ia asteroko lege bilakatu da. Kasu honetan, Roteta eta Orioko taldeak oso gainean daudelako.