Erromoko eskubaloi taldearen bisitaldia jasoko du Leizaran Ernio Inmobiliaria taldeak

Aiurri 2025ko ots. 22a, 07:00

Euskadiko Gizonezkoen senior txapelketa 18. jardunaldira iritsi da. Sei baino ez dira geratzen ligari amaiera emateko eta Leizaran Ernio Inmobiliaria taldeak jaitsiera saihesteko lanean dihardu.

Aurreko bi jardunaldietan porrota ezagutu du, azkena Basaurin (29-20). Igande honetan garaipena eskuratzeko aukera eta premia badu, sailkapenean gorantz egin asmoz. Erromoko eskubaloi taldearen bisitaldia jasoko dute andoaindarrek, igande eguerdian (12:30). Bi taldeen arteko diferentzia 3 puntukoa baino ez da. Une honetan, Erromoko taldea 9. postuan sailkatuta dago. Andoaingoa, berriz, 11.postuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!