Gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko izatea du helburu proposamen horrek. Hau da, pentsiodun guztiek bizimodu duina egiteko diru sarrera nahikoa izan dezaten.
Bestalde, astelehenean (otsailaren 24an) hamabostean behingo elkarretaratzea egingo dute, 11:15etatik aurrera. Andoaingo herritarri pentsio duinen aldeko ekimenean parte hartzera gonbidapena luzatu diete Andoaingo Pentsiodunen elkarteak.