Sahararen aldeko bertso saioa, martxoaren 9an

Aiurri 2025ko ots. 24a, 07:38

2023ko bertso saioa.

Aitor Sarriegi, Eneritz Artetxe, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo eta Nerea Elustondo kantari ariko dira. Gai-jartzaile lanetan darrai Maddi Etxeberriak.

Hurria-Sahara Andoaingo taldeak, Punttuka bertso eskolarekin elkarlanean, urteroko saioa iragarri du. Aurtengoa datorren martxoaren 9an izango da, igandearekin, eguerdiko 12:00tan hasita. Sarrerak 8 euroko prezioan salgai daude Delgado, Ernaitza, Stop eta Urrats dendatan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!