Kaldereroek omenaldi xumea eskaini zioten berriki hil den Xabier Mujikari

Aiurri 2025ko ots. 24a, 12:58

Urtarrilaren 15ean hil zen Xabier Mujika Larrañaga oso pertsona maitatua izan zen herrian. Kaletarra, festazalea, espeziala umorea eta alaitasuna kalean zabaltzen. Horrela, Kaldereroek, etorrerako kalejirari ekin aurretik, omenaldi xumea eskaini nahi izan zioten larunbateko ekitaldian, urtetan bere bizitokia izan zen Juan Bautista Bataiatzailearen egoitzan. Bideoa ikusgai, hemen:

 

Mujikaren heriotza zela eta Aiurrin argitaratu zen erreportajea, hemen.

Joan den larunbatean, Andoaingo Kaldereroen Konpartsari musika jarri zion Gora Kaletxiki txarangak Xabier mujika gogoan hartuta Juan Bautista Bataiatzailea egoitzaren atarian egindako ekitaldia, hemen, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!