Leitzaran Bisitarien Etxea, denboraldi berrirako prest

Aiurri 2025ko ots. 25a, 12:35

Argazkia: Leitzaran Bisitarien Etxea

Martxoa hastearekin batera, ateak irekiko ditu berriro Leitzaran Bisitarien Etxeak. Hots, larunbat honetan. Ohi bezala, bizikleten alokairua, ferrata-bidea eta interpretazio-gunea izango da eskaintza nagusia. Baina ez bakarra.

Leitzaran bailararen ondarea ezagutzeko aukera aparta eskaintzen du interpretazio-guneak, eta bisitarientzat bertan murgiltzea abiapuntu ezin hobea da. Horrez gain, bizikletak alokatzeko aukera anitza da: BTT-ak, bizikleta elektrikoak, txikienentzat bizikletak, haurrentzako aulkitxoak... Ahaztu gabe, azken urteotan martxan jarritako Ferrata bidea.

Otieta Parkea

  • Helbidea: Leizotz auzoa, 48 behea, Andoain.
  • Harremanetarako: 943 30 09 29 / info@leitzaran-andoain.eus
  • webgunea: leitzaran-andoain.eus
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Leitzaran Bisitarien Etxea (@leitzaranbisitarienetxea)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!