Langara futbolariaren bizitza, musika eta ahots ikuskizun bilakatuta

Aiurri 2025ko ots. 25a, 12:46

Aspaldiko ikono bati gerturatzeko bi modu daude: lehena, haren ibilbidea hitzez, irudiz eta objektuz erakutsiz; bigarrena, literaturaren eta musikaren bitartez. Erakusketa dotorea ikusgai dago, egunotan, Bastero Kulturgunean. Era berean, aurreko igandean "Osaba Isidroren maleta" ikuskizuna taularatu zuten.

Ikuskizunaren bideratzaile izan da Junkal Guerrero, eta sortze-prozesuan ezinbestekoak izan dira Juan Kruz Igerabide idazlea, Myriam Ulanga piano-jotzailea, Katrin Iturralde musika irakaslea eta Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza txikia. Junkarl Guerrerok eskerroneko hitzak izan zituen ikuskizunari hasiera eman aurretik: "Benetako luxua izan da haien guztien partaidetza. Eta benetan hunkigarria June eta Maialen Langara lehengusu txikiak narratzaile lanetan izatea".

Ordu erdiko ikuskizuna izan zen, landua, musika doinuz eta ahotsez osaturikoa. Behin amaituta, ikusleen txalo zaparrada jaso zuten denek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!