Gironako GR92az gozatzeko aukera emango du Aste Santuko irteerak, Euskaldunak antolatuta

Aiurri 2025ko ots. 25a, 16:11

Gironako Kosta Arrokatsuaz gozatzeko aukera emango du irteerak (Argazkia: WandernDeluxe)

Apirilaren 17an, ostegunarekin, goizeko 06:15ean abiatu, eta apirilaren 21ean, astelehenarekin, iluntzeko 20:30ean itzultzeko irteera antolatu du Euskalduna Mendigoizale Taldeak. Izena emateko epea otsailaren 25etik aurrera ireki dute bazkideentzat, eta martxoaren 4tik aurrera bazkide ez direnentzat.

Antolatzaileen hitzetan, “Aste Santu honetan Gironako probintziara itzuliko gara GR92a jarraitzeko eta kostaldeak eta Mediterraneo itsasoak eskaintzen diguten ikuspegiaz gozatzeko. Gure ibilbidea L’Escalan hasiko dugu eta Palamosen bukatuko dugu, hiru eguneko ibilaldiaren eta gozamenaren ondoren. Atsedena, gosaria eta afaria Rosesko Univers Hotelean egingo ditugu. Aukerak, “motzak” zein “luzeak” bermatuta daude”.

Informazio gehiago, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!