Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikasten dute gazteek, eta primeran datorkie “Ibili Andoain” ekimenean parte hartzea.
Julen Valderrama, Deborah Herrero eta Itziar Altzuguren irakasleekin batera, hiru taldetan banatzen dira, ibilbide luzea edo motza egiteko, nahiz eguneko zentroan aritzeko. Batzuek eta besteek urtetan elkarrengandik oso urrun egon arren, belaunaldien arteko harreman oso polita sortzea eragiten du ekimenak.
Leire Uzkiano eta Josune Pagadizabal ikasle horietako bi dira, eta aitortu dute asteazkenetan ezin gusturago ibiltzen direla “Ibili Andoain” ekimeneko helduekin. “lotsa pixka bat ematen zigun hasieran, bai guri eta bata pertsona helduei, hotz samarra gera zitekeen harremana lehen kontaktuan, baina behin konfiantza hartuta, haiek eta gu, denok irekitzen gara eta konfiantzazko harremana sortzen da. Bidelagun atsegina izatea, hizketarako bidea ematea, gimnasia pixka bat egiten laguntzea... da gure zeregina, eta eskertzen digute”.