Kalitatezko eskola publikoaren aldeko aldarria egingo dute Ondarretan, bihar

Aiurri 2025ko ots. 26a, 13:19

Kalitatezko eskola publikoaren aldeko elkarretaratzea egingo dute Ondarreta ikastetxe aurrean bihar, ostegunarekin, 12:45etik aurrera, Ondarreta Herri Eskolak antolatuta. 

EAEko irakaskuntza publikoan sindikatuek otsailaren 26 eta 27an deitu dituzten mobilizazioen baitan kokatu behar da elkarretaratzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!