Andoaingo bikote batek Lizarran edukitako bizipen harrigarria kontatu du Cuarto Milenio saioan

Aiurri 2025ko ots. 26a, 13:27

Eva Alves eta Mariano Asin Andoaingo bikotea Iker Jimenez kazetariak Cuatro telebistan gidatzen duen Cuarto Milenio saioan izan da berriki. Bikoteak Euri izeneko beren zakurrarekin Lizarrako parke batean bizitu izan zuen fenomeno harrigarria kontatu du. Saioa ikusgai, hemen.

Hain zuzen, zakurrarekin Lizarrako Los Llanos basoan paseatzen zihoazela, bola baten antzeko objetu garden bat begiztatu zuten; airean, mugimenduan zebilen, eta bildu eta hazi egiten zen. Hurbildu egin zitzaien halako batean, eta ukitu ere egin zien une batean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!