"Gaia oso garrantzitsua da Andoaingo etorkizuna baldintzatuko duelako", hitz horiekin hasiera eman dio agerraldiari Andoni Alvarez Lete alkateak.
Iritzi-publikoaren lehen lerrotik aparte antzera baldin badago ere, auzia ez da bere horretan geratu. Mahaia osatu zen eta bertan parte hartu dute ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, udal teknikariek eta gizarte eragileek. Sasoi berean enpresa batek egitasmo alternatiboa landu du eta, laster, webgunean ikusgai izango da. Azterlan horretan alderaketa bat egingo da, Aldundiaren eta egitasmo alternatiboaren artean.
Enpresa berak Andoainen aurkezpen-ekitaldia egingo duela iragarri dute gaurko agerraldian.
Udazkenera bitarte, gizarteratze-prozesua martxan
Adituen txanda iritsiko da, eta auzia ikuspegi askotatik aztertuko dute. Besteak beste, kutsadura, trafikoa, ingurumena edota udalerriaren garapen urbanistikoa.
Azkenik, Udal Gobernu taldeak bizilagunen iritzia jasoko duela iragarri du. Nola ez dute zehaztu, baina andoaindarren iritzia jaso eta emaitza errepide-sarearen eskuduntza duen Gipuzkoako Foru Aldundiari helaraziko diote.
Andoaingo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko bilera
Agerraldia amaituta, Andoni Alvarez alkatea Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariarekin biltzekoa zen.