Hamaseigarren jardunaldian Euskaldunak 36 puntu zituen. Rotetak, berriz, 27. Ligan bolada onak joan-etorrian dabiltza eta, azken lau jardunalditan, Rotetak une gozoari heldu eta atzean utzi ditu aurkari guztiak. Laugarren postutik lehenera egin du jauzi: une honetan geldiezina dirudi. Haren atzetik, puntuaketari begira, eskilara osatzen ari dira lau talde.
GORENGO MAILA, 20. jardunaldia:
OSTADAR-EUSKALDUNA 1-0
Sailkapena:
1 ROTETA 41 p.
2 EUSKALDUNA 40 p.
3 ORIOKO 39 p.
4 SANTO TOMAS LIZEOA 38 p.
5 TOURING B 37 p.