Sorabillako “Manolo apaiza”

Sorabilla Auzo Elkartea 2025ko mar. 3a, 10:43

Sorabillako auzokideek omenaldi goxoa egin zioten Manuel Oyarzabal, Sorabillako apaizari.

Manuel Oyarzabal Aginagalde, Pirinioetako Aran bailarako Les herrian jaioa, gazterik etorri zen Iruna bere familiarekin.

Apaiz izan nahi eta mutil bizkorra zenez, Lovainako Unibertsitatean Filosofia ikasteko beka lortu zuen. Filosofiako irakasle izan da Manolo urte askotan.

Apaiz bezala, Azpeitiko Mantxinbentan izan zen apaiz lehenbizi, baina urterik gehienak Andoainen egin ditu, goiko parrokian hogei urte eta gehiagoz eta azken 30 urteak Sorabillako parrokian.

Gizon patxadatsua, entzuten dakiena eta gertukoa da Manolo denontzat.

Bere izaera abegikor eta auzoko bizitzan sakon txertatua dagoen apaizari omenaldia egin diote Sorabillan eta Xabier Lakak landutako artelana oparitu, elkarrekiko esku zabaltasunaren adierazgarri.

Omenaldian Iruñeako Mirua abesbatzak parte hartu zuen meza nagusia kantatuz eta ondoren kontzertua eskainiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!