Emakumeak Axeri Dantzan eta euskal kulturan izandako bilakaera aztergai izan zen Bastero Kulturgunean, martxoaren 6an. Parte-hartzaileak: Jone Larrañaga (mahainguruko gidaria), Junkal Korrotxano (2000an Goikoplazan Zortzikoa dantzatu zuen lehenbiziko emakumea), Izaskun Beraza (Axeri Dantzako buruzagia), Irune Elizondo (axeri dantzari gaztea) eta Amaiur Aristi (dantzan.eus-eko eragilea).