Andoain herri solidarioa izanik, Palestinar Herriarekiko sentsibilitate berezia erakutsi dute herritarrek. Palestinak pairatzen duen egoera lazgarria ez da orain dela urte pare bat hasi baizik eta indar kolonialek bertako biztanleen iritziaren gainetik Israelgo estatua asmatu ostean Israelgo estatuak palestinarren aurkako genozidio saiakerarekin batera.
Gatazka honek milaka herritarren heriotzak probokatu ditu urte luze hauetan, nagusiki haurrak. Baina ez hori bakarrik; baita milioika desplazatu, giza hondamendia, eta nazioarteko legediaren aurkako jardun iraunkorra ere.
Sarraski honen aurrean ezin dugu isilik egon, horregatik gure aletxoa jarri nahi dugu basakeria hau eten dadin eskatzeko eta gure eskuetan dagoen guztia eginez. Hori guztia dela eta, Andoaindik elkartu gara ondoko helburu hauek lortzeko asmoz:
* Palestinarren aurkako genozidioa gelditzea eskatzea.
* Palestinar herriaren egungo egoera ezagutzera ematea.
* Israelgo estatuak eragindako sarraski basatia salatzea.
* Palestinar herriarekiko babesa saretzea.
* Hondamendi honi aurre egiteko babes ekonomikoa zabaltzea.
* Produktu israeldarrei boikota eskatzea.
GENOZIDIOA STOP! PALESTINA AURRERA!