Gudarien etorbidea erabat itxiko dute, goizez

Aiurri 2025ko mar. 10a, 07:42

Gaur, salbuespen gisa, Kaletxikitik igarotzen denak ezkerrerantz biratu ahal izango du Ama Kandida etorbidea zeharkatzeko.

Ziako errekan egiten ari diren eraberritze lanak direla eta, gaurkoan trafikoa etengo dute Gudarien Etorbidean. 09:15tatik arratsaldeko 15:00ak arte luzatuko dira lanak.

Udalak trafikoa nola bideratu zehaztu du, ohar bidez:

  • Gudarien etorbidea erabat itxiko da, Kaletxikiko biribilgunetik Gudarien etorbideko 33 zenbakiraino.
  • Kaletxikitik Ama Kandidarako irteera erabilgarri izango da. Gaur, salbuespen gisa, Kaletxikitik igarotzen denak ezkerrerantz biratu ahal izango du Ama Kandida etorbidea zeharkatzeko.
  • Urnietatik Andoainera joateko Aranaztegi industrialdetik igaro beharko da.
  • Martin Ugalde Parkera joateko, "Cortusa" enpresaren ondoan dagoen bidetik joan beharko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!