Arratsaldeko 19:00tan hasiko da emankizuna Bastero Kulturgunean.
Taupa mugimenduak aurtengo xehetasunak eman ditu: "Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak".
Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:
- PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez)
- PLAZER BAT (Sonia Estévez)
- BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy)
- EUROPA (Ekain Irigoien)
- PENTSATZEN DUT (Karmele Mitxelena)
- HOR KONPON (Jone Arriola)
- GOODBAY KEPLER (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto)
- UTLANDSK (Alba Lozano)
2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.