Etxetik kanpo irabaztea kostatzen ari zaio Euskaldunari

Aiurri 2025ko mar. 11a, 07:29

Astigarragagan galdu zuen aurreko asteburuan, aurreko bi irteeratako markagailua errepikatuz: 1-0. Larunbat honetan sailkapenaren aurrealdean jarraitzeko partida garrantzitsua jokatuko du Ubitarten, 18:00tan hasita.

2025a gorabeheratsua izaten ari da Euskaldunarentzat, Gorengo mailan. Urtarrilean partida guztiak irabazi eta lidergotza eskuratu zuen. Bestelako egoera bizi du orain eta, bereziki, etxetik kanpo emaitza on bat lortzea kosta egiten ari zaio. Hondarribira, Lasarte-Oriara eta Astigarragara egindako hiru irteeratan galdu egin du. Eta hiruretan, gainera, 1-0.

Bestalde, Roteta eta Orio aurkari zuzenak ez daude barkatzeko prest eta hiruna puntu lortu zituzten. Euskaldunak, igoerarekin amestu nahi badu, partida gehiago irabazi behar ditu. Larunbat honetan, Ubitarte zelaian, Mariño taldearen aurka ariko da. 18:00tan hasiko da partida.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!