Euskaldunak boluntarioak behar ditu apirilaren 6an, Andoaingo Ibilaldian laguntzeko

Aiurri 2025ko mar. 11a, 12:20

Mendigoizale elkarteak 51. Andoaingo Ibilaldia antolatzen ari da apirilaren 6rako, eta antolakuntzan lagunduko duten boluntarioak behar ditu. Hain zuzen. ibilaldia luzea (43,5 km.), ibilaldia motza (21 km.) eta ibilaldi familiarra (10 km.) prestatzen ari dira egun horretarako, eta laguntzaile ugari eskatzen dituzte hiruek ere. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituan sartu dute Luzea.

Deialdiarekin bat egiten dutenek, hiru modutara jar daitezke harremanetan Euskaldunarekin: whatxappa (688684028) erabiliz, elkartearen Kale Nagusiko egoitzako telefonora hots eginez (943592232), edota egoitzara hurbilduz.

Euskaldunako zuzendaritza hiru ibilbide ari da prestatzen apirilaren 6ari begira, esan bezala.

* Ibilbidea luzea (43,5 km): Andoain-Belkoain (491 m.)-Lasarte-Oria-Azkorte-Kraftt-Besabi-Maizulo-Adarra (822 m.)-Leitzaran-Kanalak-Otieta-Andoain. Guztira desnibela: 1.960 m.

* Ibilbide motza (21 km.): Andoain-Belkoain (491 m.)-Erdoiztako Karobia-Andoain. Guztira desnibela: 990 m.).

* Ibilbide familiarra (10 km.): Andoain-Belkoain (491 m.)-Erdoiztako karobia-Andoain. Guztira desnibela: 480 m.).

Argibide gehiago, Euskal Herriko Iraupen Luzeko Zirkuituaren web gunean.

 

Urbasara ibilaldia, martxoaren 23an

Bestalde, aurrez, Euskaldunak Mendigoizale elkarteak Urbasara egingo du datorren mendi irteera, martxoaren 23an.

Honako zeharkaldia izango da: Urbasako mendatea-Bargagain (1.153 m.)-Baiza (1.183 m.). 53 m.)-Santa Marina (1.064 m.)- Iruelorreta (1.093 m.)-San Adrian ermita-Portupekoleze-Lizarragako mendatea.

Berez, bi mendi zeharkaldi jarriko zaizkie aukeran mendizaleei: 18km.ko luzea (igotako guztia, 800 m.) eta 15 km.ko motza (igotako guztia 550 m.).

Martxoaren 18ra bitarte jarri dute izena emateko epea (elkartean, whatsappez edo email bidez (euskaldunamt@yahoo.es).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!