Andoaingo Lehen Duatloia, larunbat arratsaldean

Aiurri 2025ko mar. 13a, 17:05

Oihana Sanz eta Irati Velasco, Valtierrako Duatloian

Sprint distantziako duatloian federatuek parte hartuko dute baina kirolari guztiei zabalik dago

Andoaingo Lehen Duatloia bertan da. Zumeatarra Triatloi Taldetik sortu zen ideia, Koldo Velasco probaren zuzendari teknikoak Aiurriri aitortu zionez: "Andoainen antolatzeko pausua eman genuen eta, nagusiki, bi irizpide jarraitu ditugu: lehena, ikusleak bertatik bertara izan asmoz, probaren zati handia Andoain barruan egitea; bigarrena, hurbilduko diren partaideentzat ibilbide erakargarria egokitzea. Bi irizpide horiek oinarri aritu gara lanean, azken hilabeteetan.

Duatloia, hiru zatitan

  • Lehena: 1,4 KM-ko zirkuituari 3 itzuli emango zaizkio, herrigunean bertan.
  • Bigarrena: 10KM-ko bi itzuli osatu beharko dituzte. Otietarantz. 430 metroko desnibel metatua duen ibilbidea izango da (itzuli bakoitzak 215m). Aldaparen pendintza %11koa da.
  • Hirugarrena: Azken proba, osora, 2,5 KM-koa da.

Ordutegia

  • 16:00 Gizonezkoen irteera.
  • 16:05 Emakumezkoen irteera.
  • 18:10 Sari-banaketa ekitaldia.

Eragina autoen joan-etorrian

Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, honako tokietan:

  • Goikoplaza.
  • Kale Nagusia.
  • Juan Bautista Erro.
  • Kaleberria.
  • Zumea kalea, Danena tabernaraino.
  • Lizarkola, Otietaraino (Olagaineko bizilagunek ezin izango dituzte ibilgailuak atera).
  • Bertxin.
  • Joakin Larreta.
  • Plazaola.
  • La Salle Berrozpe.
  • Erroitz.
  • Idiazabal kalea.
  • Aranaztegi.

Manuel Lekuonan bizi diren herritarrek autoa La Salle Berrozpe ikastetxeko aparkalekuan aparkatzeko aukera izango dute.

Busean eragina

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!