“Su-artean Gure-artean” ekimenak familia-giroko jaia egin zuen Irunberri elkartean

aiurri 2025ko mar. 14a, 09:04

Andoainen bizi diren kulturen arteko topaketa sustatzea helburu duen “Su-artean Gure-artean” ekimenak familia-giroko jaia egin zuen Irunberri elkartean, atzo iluntzean. Ukraina, Ekuador eta Euskal Herriko jaki goxoak dastatzeko aukera eduki zuten ekimeneko parte-hartzaileek, Ongi Etorri elkarteak antolatuta.

Ibtissam Ben Ayouch, Olga Manko, Juli Aizpurua, Mila Aizpurua, Claudia Desayes eta Marcela Bolaños izan ziren sukaldariak (argazkian).  

Elisabet Gallo (akordeoia) eta Edurne Gaston (klarinetea) musikariek girotu zuten jaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!