Une zailak izan dira bizilagunentzat eta, zorionez, denbora-tarte txikian aurkitu zaio aterabidea. Gertaera ikusgarria izan da eta, oraingoz, ez da inor larriki kaltetu.
Bideoan suhiltzaileek bizilagun bat erreskatatu duten unea jasota dago.
Arratsaldeko 16:00ak pasatxo zirenean alarma guztiak piztu dira Aita Larramendi kaleko 26an. Bigarren solairuko etxebizitza batetik ke ugari irteten zen eta, minutu gutxira, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Segidan iritsi dira suhiltzaileak eta garabiaren laguntzaz bizilagun bat erreskatatu behar izan dute.
Une zailak izan dira bizilagunentzat eta, zorionez, denbora-tarte txikian aurkitu zaio aterabidea. Gertaera ikusgarria izan da eta, oraingoz, ez da inor larriki kaltetu.
Bideoan suhiltzaileek bizilagun bat erreskatatu duten unea jasota dago.
mar 14, 17:19 Andoain