Barrikote extremadurar-euskalduna giro ederrean ospatu dute Hogar Extremeñon

aiurri 2025ko mar. 15a, 20:52

Ia ehun lagun bildu ditu Hogar Extremeño elkarteak gaur antolatu duen barrikote extremadurar-euskaldunak. Hona parte-hartzaileek dastatu duten menuaren edukia: Extremadurako hestekien dastaketa, txorixoa sagardoarekin, kroketa ezberdinak, txuleta eta Extremadurako gozoen dastaketa; sagardoa, ardoa, ura eta kafea barne. Argazki-sorta, elkarteko zuzendaritzaren eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!