Nekane Zinkunegi Barandiaran Gipuzkoako arduradun politikoarekin batera izango da Jon Zulueta andoaindarra. Udalgintzako ardurak hartuko ditu bere gain. Haiekin batera, honako hauek: Lore Agirre Zipitria Eraketa arduraduna eta Saioa Rodriguez Andueza Komunikazio arduraduna, Maddalen Iriarte Okiñena Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea eta erabakitzear dagoen Donostiako ordezkaria.
Gipuzkoak bi ganberako zuzendaritza ereduaren alde egingo du. Idazkaritza aukeratuta, datozen asteetan abian jarriko da Gipuzkoako Mahai Politikoa osatzeko prozesu.
Jon Zulueta Berastegi
Andoainen jaio zen 1975ean. Marketin eta publizitateko teknikaria da eta Andoainen zinegotzi izan zen 2015etik 2023. Urtera.