Feminismoa eta trans mugimendua hizpide izango dute Andoainen

Aiurri 2025ko mar. 20a, 07:06

Josebe Iturrioz hizlari ariko da, ostiral honetan, "Feminismorik ez trans-ik gabe" izenburuko hitzaldian. Irunberri elkartean izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Filosofian lizentziatua da (EHUko Donostiako fakultatea) eta Berdintasun Masterra egin ostean, Tolosan zazpi urtez aritu zen Berdintasun teknikari lanetan, eta, beste bi urtez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzan, aholkulari moduan. Eskola publikoan filosofia irakasle lanetan ari da, egun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!