Bigarren partida, jarraian, Ubitarte zelaian

Aiurri 2025ko mar. 21a, 08:00

Euskaldunak larunbat honetan Amara Berriren aurka jokatuko du, arratsaldeko 17:15etan hasita. Azken aurreko postuan sailkatuta dago Amara Berri eta, aurrez, hiru puntu gehiago lortzeko aukera izan dezakete Gaztañagaren mutilek.

Gorengo maila gori-gori dago ligaren 23. jardunaldira iritsita. Zazpi jardunaldi falta dira liga amaitzeko eta lehen lau postuen artean lehia bizia dago. Rotetak 15 garaipen lortu ditu eta 14na Euskaldunak eta Oriokok. Ez du inork etsi nahi eta lehia estu-estua da. Laugarren postuan dago, 12 garaipenekin, Santo Tomas Lizeoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!