Andoain Laburrean lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute

Aiurri 2025ko mar. 21a, 18:02

ESCIVI Zinema eta bideo eskolak eta Andoaingo Udalak antolatzen duten lehiaketa hamargarren ediziora iritsi da.

Ez-profesionalei zuzendutako lehiaketa da, euskarazko bideo laburrak egitea xede duena. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 19a izango da. Gaia librea izango da, baina leiho bat azaltzea ezinbestekoa da, izan zeharka, izan istorioaren elementu garrantzitsu gisa.

Lehen saria 500 eurokoa izango da, bigarren saria 300ekoa, eta ikuslearen sariarena 150ekoa. Herritarrek www.andoaindarraeuskaraz.eus web orrialdearen bidez bozkatzeko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!