Honako kontatuegia zabaldu zuen Andoaingo Udal Musika Eskolako helduen abesbatzak Legorretan, Katrin Iturraldek zuzenduta: Goza mi Calipso (Alberti Hernandez), Esta tierra (Javier Busto); Can´t help falling in love (Modl. Efrind Dengse), Zer dugun ikusi (Tomas Garbizu), Goizian goiz hastian (Alexandre Lesbordes), Mendirik Mendi (Sabin Salaberri), Maritxu nora zoaz? (Javier Busto), Xarmengarria zera (euskal kanta) eta, Kaiku (Alexandre Lesbordes).
Bi taldeek, elkarrekin, Amavolovo (mold. Michael Dingaan) abestia interpretatu zuten, emanaldiari amaiera emateko.
Iturraldek zuzentzen duen abesbatzak, San Juan jaietan San Martin parrokian tradiziozko kontzertuari heldu aurretik, badauka asmoa pare bat saio egiteko jendaurrean. Horietatik bat baieztatuta dauka dagoeneko: Colombresen (Asturias) izango da, maiatzaren 31n.
Iazko emanaldia San Martin parrokian San Juan jaietan, hemen (argazkiak eta bideoak).
Iturralde, Oroith abesbatzako zuzendari
Gogoratu behar da Katrin Iturraldek Andoaingo abesbatza ez ezik, Ordiziakoa ere zuzentzen duela, eta hortaz, lan bikoitza egitea egokitu zitzaiola Legorretan, igandean.
Hain zuzen, Iturralde, azken 25 urtetan izan da helduen Oroith abesbatza mistoko gidaria; aurrez, Oroith Txiki gaztetxoen abesbatza sei urtetan (1994-2000) zuzendu ostean. Ordiziako bi abesbatzak beren 40. urteurreneko ospakizunekin murgilduta dabiltza aurten.
Besteak beste, apirilaren 12rako jaialdi handia prestatu dute eta bertan abesbatzako abeslariek eta abeslari ohiek kontzertu berezia emango dute. Hurrengo egunetan, berriz, Praga (Txekia) daukate jarrita hitzordua, Cervantes institutuak gonbidatuta. Irailaren 14an, berriz, Ordizian aparteko sona duten Euskal Jaiekin lotutako egitarauaren barnean, Joxean Goikoetxeak atondutako “Lau Haizetara” musika ikuskizuna emango dute, Imanol Larzabal kantariari gorazarre eginez.