Palestinaren aldeko ekimenak antolatu dituzte datozen egunetarako

Aiurri 2025ko mar. 26a, 14:52

Palestinaren aldeko elkarretaratzea Goikoplazan, joan den urrian

Andoain Palestina herri ekimenak antolatuta, apirilaren 2an Txente Rekondo nazioarteko analistaren hitzaldia izango da, eta apirilaren 5ean, Palestinaren aldeko elkartasun eguna. “Palestinar herriak pairatzen duen genozidioaren aurrean andoaindarrok ez gara isilik geratuko”, adierazi du talde antolatzaileak.

Andoain Palestina taldeak honako mezua zabaldu du: “Palestinar herriak pairatzen duen genozidioaren aurrean andoaindarrok ez gara isilik geratuko. Horregatik, basakeria hau eten dadin eskatzeko eta Israelgo estatu genozida salatzeko asmoz apirilaren 5ean palestinar herriarekiko elkartasun eguna burutuko dugu”.

Hain zuzen, apirilaren 5ean, goizez ekingo zaio elkartasun egunari, Juanita Alkain plazan.

* 10:00-14:00. Postutxo eta tailerrak.

Material postutxoa, marokiar gozoen postutxoa, Henna tailerra...

* 12:30. Mosaikoa eta elkarretaratzea.

Jardunaldi osoa musikarekin girotuko da.

 

Txente Rekondorekin hitzaldia

Bestalde, apirilaren 2an, asteazkenarekin, Txente Rekondo nazioarteko gaietan analistak hitzaldia egingo du, Urigain kultur etxean, 18:30etik aurrera.

Txente Rekondo nazioarteko analista (Argazkia: Eta Kitto!)

Martxoaren 22an Donostian "Palestinan genozidioa stop" lelopean egindak manifestazioaren irudiak, hemen.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!