Espainiako Boccia txapelketara

Aiurri 2025ko mar. 27a, 08:00

Ostadar taldean ari da Markel Uzquiano Lopez de Gereñu andoaindarra eta apirilaren hasieran Espainiako txapelketan aritzeko sailkatu da.

Boccia kantxa estali batean jokatzen da eta larruzko bolak jaurtitzean datza, boccino izeneko pilota zuri batera ahalik eta gehien hurbiltzeko helburuarekin. Petankaren antzeko kirola da, anizasun funtzionala duten pertsonei egokitua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!