Argazki ederrak Urbasa eta Lizarraga aldean, Euskaldunak antolatutako zeharkaldian

Aiurri 2025eko martxoaren 27a

Urbasako portutik Lizarragako portura zeharkaldia egin zuten Euskalduna MTko mendigoizaleek, martxoaren 23an. 44 laguneko taldeak Bargagain (1.153 m.) eta Baiza (1.182 m. ) tontorrak igo zituen, eta elurra zapaltzeaz gain, paraje ikusgarriez gozatzeko aukera eduki zuen.

Jabi Gozalo Erro Euskaldunako zuzendaritzako kideak zeharkaldian atera zuen argazki mordoa facebooken zabaldu du, bere kontuan. Ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!