Asteburu honetan igoera matematikoa lor dezake kadete mailako taldeak

Aiurri 2025ko mar. 28a, 13:08

Emakumezko kadeteen 1.mailako igoera fasea jokatzen ari da Euskalduna eta, larunbat honetan, igoera eskuratzeko lehen aukera dauka. 18:00tan hasiko da partida Ubitarte zelaian.

2025-2026. denboraldian Ohorezko Ligan jokatzeko aukera asko ditu Andoaingo futbol taldeak. Sei jardunaldi falta dira liga amaitzeko, baina igoera matematikoa lehenago lortuko duela dirudi. Ligan Antiguoko eta Euskalduna sailkapenaren gaialdean dira, gainerako lehiakideei puntu handiko aldea ateraz.

Euskalduna-Arrupe, Ubitarten

Larunbat honetan Arrupe B taldea hurbilduko da Ubitartera. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da partida eta urdinek garaipena eskuratu gero, igoera lortuko dute matematikoki.

Liga bukatu aurretik beste bi partida jokatuko dituzte etxean: Apirilaren 13ko asteburuan, Intxaurdi Bren aurka; eta maiatzaren 11n, Antiguoko Bren aurka.

Igoera lortuta, ligako lehen postua helburu

Igoera lortuz gero, lehen postua lortzea izan daiteke helburua geratzen diren gainerako partidatan. Ubitarten jokatuko den azken partida, zentzu horretan, emozioz beterikoa izango da lehen bi sailkatuak nor baino nor ariko baitira.

Berriz ere Ohorezko Mailan, oraingoan, merituak eginda

Bi denboraldi atzera, Euskaldunak Ohorezko Mailan jokatu zuen euren aurkari batek ligan lehiatzeari uko egin ostean. Bi denboraldiren ostean Euskalduna Ohorezko Mailara itzul daiteke eta, oraingoan, euren merituz izango litzateke.

Emakumezkoak Ohorezko Kadete Maila

Igoerako bidea, Iker Laskibarren eta Mara Lasaren jokalariek asteburu honetan dute lehen aukera.

Jokalariak:

Haizea Telletxea

Mara Arnaiz

María Plaza

June Alonso

Neide Astigarraga

Naroa Corral

Maren Mosquero

Libe Astigarraga

Nora Garcia

Alaia Luis Godoy

Irati Landa

Marta Molano (P)

Karen Sofia Sanchez

Malak Maris

Oihane Aparicio

Leire Fuentes

Alaia Zalacain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!