Queen Gau gogoangarria ospatu zuten Udal Musika Bandak eta aparteko gonbidatuek

Aiurri 2025ko api. 7a, 09:04

Iragarrita zeukaten bezala, "Queen Gau" benetan ikusgarria ospatu zuten Udal Musika Eskolako Bandako musikariek hainbat gonbidatuekin batera, Basteron larunbatean. Xanti Korkostegi aktoreak aurkeztu zuen emanaldia, eta Jon Gurrutxagak egin zuen Freddie Mercuryrena. Patxi Zabaleta (gitarra elektrikoa) eta Ana Belen Garcia (pianoa) izan ziren beste bi gonbidatu bereziak. Hainbat abesti, hemen: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!