(Argazkiak eta bideoak: Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza gaztea).
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko kide diren Beasain, Zegama, Oñati, Bergara, Donostia, Hernani eta Andoaingo abesbatzek hartu dute parte Hondarribian egindako topaketan, hiru irakasleren gidaritzapean: Aitor Biain-Bidarte, Nora Chena eta Katrin Iturralde.
Pop-rock estiloko euskal abestiak jorratu zituzten topaketan.
Hondarribian topaketan bildutako abeslari guztiek, igande arratsaldean, Errenteriako Lekuona fabrikan kontzertua eman zuten, Katrin Iturraldek zuzenduta. Hona bi abesti, ikusgai (behean), Itzulera (Zetak) eta Kantu bat (Bulego).