Leitzaranen barrena mendi txangoa egingo dute larunbatean

Aiurri 2025ko api. 8a, 09:42

Kanalaren bazterrean dagoen Praxkuren bordatik igaroko da txangoa

Larunbatean, Goikoplazatik goizeko 09:00etan abiatuko da, eta Leitzaran bailarako hainbat txoko bisitatzeko aukera emango du.

Euskalduna MTk eta Mintzalagun ekimenak antolatu dute, eta Udaleko euskara zerbitzuak eta AEK euskaltegiak sustatua da.

Parte hartzeko, 688746643 telefonora hots egin behar da edota Andoaingo AEK euskaltegian izena eman. Doan da.

09:00etan Goikoplazatik abiatuko da ibilaldia, eta Bertxin, Praxkuren Borda, Kanala, Onddolar, Goiburu eta Unanibiko zubitik igaro ostean, Andoainera itzuliko da.

Lau bat orduko txangoa izango da, 16 kilometroko luzerarekin, eta 500 metroko desnibela gainditu beharko dute parte-hartzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!