Azkar batean agortu dira Kuadrillen eguneko bazkariko txartelak

Aiurri 2025ko api. 9a, 07:17

Artxiboko irudia.

Maiatzaren 2an Kuadrillen Eguna ospatuko da eta bazkarirako txartelak azkar batean agortu dira. Aurreko larunbatean postua jarri zuten Juanita Alkain plazatxoan eta bertan saldu zituzten guztiak. 

Horrenbestez, txartelak saltzeko bigarren eguna bertan behera utzi zuten. Aste Santuak igaro eta berehala datoz Santakrutzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!