Gizonezkoen junior mailako partaidetzako bigarren multzoan berdintasuna nagusi da. Sei jardunaldi igaro dira eta Ganbara lehen postuan da. Hori bai, puntu berdinekin atzetik datozkio Debasket eta Hondarribia taldea. Hiru taldeek seina garaipen dituzte, orain arte. Asteburu honetan sailkapena gehixeago argitzen joango da Ganbara eta Hondarribia elkarren aurka ariko baitira Allurralden.
SASKIBALOIA
PARTAIDETZAKO LIGA
- 7. jardunaldia: GANBARA-BKL 51-48.
- 8. jardunaldia: GANBARA-HONDARRIBIA. Larunbata, 12. 10:30, Allurralde.
- 9. jardunaldia: EASO-GANBARA. Maiatzak 3-4.
Sailkapena:
1 GANBARA 6/1
2 DEBASKET 6/1
3 HONDARRIBIA 6/1
4 EIBAR 5/2
5 GOIERRI 4/3
6 INTERNACIONAL INTXA 4/3
7 EASO BASKET 4/3
Larunbat honetako jardunaldia azken aurrekoa izango da eta Santa Krutz jaiak ospatzen diren asteburuan iritsiko da ligaxkari amaiera emango dion jardunaldia. Zer dela eta doa Ganbara lehen postuan, zazpi jardunaldi eta gero? Bada, lortutako sei garaipen horietako estatistika onenak dituelako. Hasteko, puntu gutxien jaso duen taldea da: 283. Ligan 300dik behera jaso duen talde bakarra da Andoaingoa. Eta, erasoan, soilik bi taldek gainditu dute 400 puntuen langa: Ganbarak (412) eta Intxak (415). Emozio handiko bi partida datoz, beraz.