Herriko elizetan elizkizun bereziak egingo dituzte Aste Santuko egunetan

Aiurri 2025ko api. 11a, 13:40

Aste Santuko ospakizunak direla eta, jakinarazi dituzte, egunez egun, Andoaingo hiru parrokietan (Tourseko San Martin parrokia, Gurutze Santuko parrokia eta Sorabillako San Martin) egingo dituzten ospakizunak. Bestalde, datorren larunbatean egingo den Oñati-Arantzazu erromesaldian parte hartzeko irteera antolatu dute.

Hona herriko hiru parrokietako ospakizunen egitaraua:

Tourseko San Martin parrokia:

- Barkamen ospakizuna (apirilaren 10a), 18:30ean.

- Erramu Igandea (apirilaren 13a). Ospakizuna, 11:30ean.

- Ostegun Santua (apirilaren 17a). Ospakizuna, 18:30an.

- Ostiral Santua (apirilaren 18a). Ospakizuna, Gurutz Bidea parrokian, 10:30ean. Jaunaren Nekaldia, ospakizuna, 18:30ean.

- Larunbat Santua (apirilaren 19a). Ospakizun guztiak Gurutze Santuko elizan.

- Pazko Igandea (apirilaren 20a): 11:30ean.

 

Gurutze Santuko parrokia:

- Barkamen ospakizuna (apirilaren 10a), 19:30ean.

- Erramun Igandea (apirilaren 13a). Ospakizuna, 10:00ean.

- Ostegun Santua (apirilaren 17a). Ospakizuna, 19:30ean.

- Ostiral Santua (apirilaren 18a). Ospakizuna, San Estebango ermitara Gurutz Bidea, 07:30ean. Eta Gurutz Bide elizan, 10:00ean. Jaunaren Nekaldia, 19:30ean.

- Larunbat Santua (apirilaren 19a). Pazko Gaubeila. Ospakizuna, 20:00etan.

- Pazko Igandea (apirilaren 20a). Ospakizun guztiak, Tourseko San Martin parrokian.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!