Doan da sarrera, eta streaming bidez ere zuzenean zabalduko dute, eskolaren youtube kanal ofizialaren eskutik.
“ESCIVIko Ostiral Musikalak”, ESCIVI Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako ikasleen proiektua da, eta musika taldeen zuzeneko kontzertuak antolatu eta streaming bidez zabaltzea du helburu.
Hain zuzen, Emaion taldeak emango dio amaiera proiektuaren denboraldi honi.
Ikasleek zabaldu duten oharrean, musikazaleei ESCIVI eskolara hurbiltzeko gonbitea egin diete, “animatu gurekin parte hartzera eta Emaionen musikarekin gozatzera!”.
Legazpiko zortzi musikari gazteek osatzen dute Emaion taldea. 2022an sortu zuten, eta trikiti hotsekin, euskal erromeri giroko euskal abesti biziek osatzen dute bere emanaldia.