Andoaingo Udalaren oharra
"Andoaingo airearen kalitatea ona da Eusko Jaurlaritzak gaur ematen dituen datuak aintzat hartuta. Ikusteke dago zer gertatu den aurreko egunotan, zer dela eta eman den igoera hori.
Andoaingo Udaleko Ingurumen Saila arretaz jarraitzen ari da egoera eta, harremanetan dago Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin gertatutakoa argitzeko".
Apirilaren 1etik honako garapena
PM2.5-a da, ustez, Andoaingo airearen kalitate txarraren sortzailea. Aldagai hori aztertzen hasita, apirilaren 9tik 11rako batez bestekoa 2025eko handiena izan zen: 27, 33 eta 26, hurrenez hurren. Azken orduotan apirilaren hasierako datuetara itzuli da eta ikusteke dago zer dela eta eman den igoera piko hori.
Eguzki talde ekologistaren oharra
Informazio falta antzematen du talde ekologistak eta honako proposamena luzatu du: "Horrelako kutsadura agerraldi luzeetan, herritarroi eguneroko bizitza errazten lagundu behar digute, sentiberak diren kolektiboei aholkuak emanaz. Komunikabideen bitartez horien berri eman beharko litzateke, errepidean istripu bat edo sute bat dagoenean bezala".