Aukera guztiak zabalik, hiru jardunaldiren faltan

Aiurri 2025ko api. 14a, 08:25

Artxiboko irudia.

Gizonezkoen Gorengo mailako lehen multzoa gori-gori dago, hiru jardunaldiren faltan. Maiatzeko lehen asteburuan elkarren aurka ariko dira lehen lau sailkatuak.

Roteta, Orioko, Euskalduna eta Santo Tomas Lizeoa lehen lau sailkatuen arteko lehia gogoangarria izaten ari da Gizonezkoen Gorengo mailako lehen multzoan. Santo Tomas Lizeoa pittin bat atzean geratu da eta dagoeneko igoera eskuratzeko aukerarik gabe geratu da. Ligan, ordea, zeresanik izango du.

Roteta liderrak 1-0 garaitu zuen Mariño, eta Oriokok 1-5 garaitu zuen Danena. Euskaldunak ezin zuen atzean geratu eta sailkapenean atzetik zetorkion Santo Tomas Lizeoa 0-1 garaitu zuen.

Datorren asteburuan lehen lau sailkatuak elkarren aurka ariko dira

Euskaldunak Roteta liderra hartuko du etxean. Santakrutzak ospatzen diren asteburuan izango da. Beraz, futbolzaleek festa alde batera utzi beharko dute ordu pare batez jokalari urdinek zaletuen babesa beharko dute eta. Garantzi handiko partida da hori, lidergotza borrokatzeko partida garrantzitsua baita.

Oriokok, bestalde, Santo Tomas Lizeoa laugarren sailkatua hartuko du etxean. Ez da partida erraza izango oriotarrentzat. Ikusita, gainera, joanekoan Oriokok 2-0 galdu zuela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!